XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristo-ren bizi guzia, Jainkoaren erreinua munduan eraikitzea izandu zen, azken-betetasuna gertutuz.

Eta otoitzean ere azken betetasun orixe eskatzen zion Aitari: Aita, neretzat eman dizkidazunak ere, Ni nagon tokian egotea nahi dut; lurra egin baino lehendik maite nauzulako eman zenidan aintza ikus dezaten (Jo 17, 24).

Kristo-ren eskari au ondo ulertzen da beste onekin alderatuta: Au da, bada, nere Aitaren nahia, Semea ikusita Ari sinisten dionak, dezala betiko bizia, eta Nik piztuaziko dut azken egunean (Jo 6, 40).

Orrela ageri da Kristo-ren otoitzak eta kristauarenak gai berdina eta bide berdina dutela.

EGIN BEDI ZURE NAIA, ZERUAN BEZELA LURREAN ERE

Eskari onek lehenengo beste bien antz aundia du.

Aien luzagarri bezela da.

Lukas-ek ez dakar eskari au leku ontan.

Baina, bai Jesus-en ahotan Jetsemani-ko baratzan: Aita, nahi baduzu, kendu nigandik ontzi au; baina Nik nahia ez, Zuk nahia egin bedi (Luk 22, 42) (29) Ez dirudi Lukas-ek kendu duanik GURE AITATIK eskari au. Lukas-ek ez du orrelako otoitzik moztu ohi. Bestalde, Mateo-k berak erantsia dala esateko arrazoirik ez da. Badirudi lehenengo kristauek osotu nahi izan dutela GURE AITA Kristo-ren otoitz eder onekin. Ikus H. SCHUAMANN gorago aipatutako liburuan, 54 gn. orr. Eskari onen sorrera au onartzen badugu, argi ageri da tradizioaren indarrak nora bultz egiten zuen: Kristo-ren otoitza eta kristau-erriarena bat egitera. Kristauaren otoitzak, Kristorena gerta-berritu eta luzatu egin behar du aldien buruan. Au da tradizioaren oinarri dagon teolojia.

Puntu ontako arazo nagusia itz batera biltzen da.

Zer adierazten du nahia, (thelema) itzak? Mateok behin baino gehiagotan erabili du itz au, beti Aita itza aldean duela (Mat 7, 21;12,50;18,14;31;26,42).

Paulo donea dala uste dut itz onen mamia argienik eman diguna: (Jainkoak) gizaki guziak salbatzea eta egiaren ezaguerara irixtea nahi du (1 Tim 2,4).

Eta gizaki guzien salbamen au, Jainkoaren asmo maitekor errukitsuari (eudokia) zor diogu: Bedeinkatua izan bedi... Jesukristo gure Jaunaren Jainko eta Aita.

Mundua egin baino lehen Arengan aukeratu bait ginduan, Aren aurrean santu eta errugabe izan gaitezen maitasunean.

Eta Jesukristogan aurrez aukeratu ginduan Bere seme-alabatzat.

Auxe zan Bere ongi nahiezko asmoa, Bere Seme maitearen bidez eman digun graziaren aintza goratua dedin...